XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kolunpiyo berriyek

San Juan ondorien Arbizun kolunpiyo zaharrak jendu eta berriyek jarri ttiubie.

Kolunpiyo berriyek patu ta makin bat haur ibildu zen jolasien.

Patutako kolunpiyen artien dore: bi zaldi, ginasi etteko tramankuluek, lau kolunpiyo eta Zarautz bi izeneko area haundi bet.

Hok egurrezkuek dia eta huen ingubuen jarri dia plaket bat, haurrek botatzen badia de miñik ez hartzeko.

Plaketa hok parke guzien eztia patu, oso gastiya beitia (baldosa bakutzek 7.300 pzta baliyo du).

Parke au ez dau subenzionatuik, 2.015.989 pzta gostatu da eta hemendik millon erdiyo zorureko izendu da.

Kolunpiyuek beti eliz atayen ezautu ttuu, beya lendaziko aldis noiz patu zittubien ez duu jakin izendu.

Beti de, prokuretzen da San Juanetako herriya txukuntzia, gauza berriyek etta, guiko hontan kolunpiyuek biandubuo patu izendu dia, aurreti nehiko lan baziolakos. Bakarren baten jakin neya asetzeko de esan bierra dau, bi enpresen artien patu ttubiela.

Kaxetan suba

Uda allatziaki batio, normala da aitzia subua arrazten diela ozin bazterretan.

Arbizuko basuek guai dela urte dexente su ez baldin badu hartu de, Garilan 23-ben Kaxetan suba iruittu giñubuen. Eguerdiyen hasi zen trenbidian parien.

Suba hiltzen ondu zienei iruittu zakiyuen bakarren baten, trenan leyotik zierron bat bota eta sasiyek su hartu ote zubuen.

Inguben zaillen jendiek abar batzuk hartu eta suba hiltzen seyetu zien, bonberuei de otsein zakiyuen beya asko gostatu zakiyuen berta eillatzia. Hala de, lur dena busti zubien, bidian bestaldia ez pasatzeko.

Dena susto txiki betien besateik ez zen geldittu.